Kultur esparru eredu ezberdinak aztergai SOS Parkeak deitutako jardunaldian

Gernikan, Sestaon eta Bilbon bideratutako kultur kudeaketa esperientziak gonbidatu ditu SOS parkeak 2015 urterako aurkeztu berri duen jardunaldi programaren lehen saiorako. Ekimen honen bitartez Lamuza Parkerako funtzionamendu proposamen bat garatzeko prozesuan  bertoko talde eta elkarte kulturalen ideiak eta beharrak lantzeko erreferentzia aberasgarriak ezagutarazi nahi ditu Laudioko plataforma herritarrak. Zikloak “Amets bat gauzatu” lema izango du.

Gernikan, Sestaon eta Bilbon bideratutako kultur kudeaketa esperientziak gonbidatu ditu SOS parkeak 2015 urterako aurkeztu berri duen jardunaldi programaren lehen saiorako. Ekimen honen bitartez Lamuza Parkerako funtzionamendu proposamen bat garatzeko prozesuan  bertoko talde eta elkarte kulturalen ideiak eta beharrak lantzeko erreferentzia aberasgarriak ezagutarazi nahi ditu Laudioko plataforma herritarrak. Zikloak “Amets bat gauzatu” lema izango du.

Lehen saioa urtarrilaren 24rako, larunbata, deitu dute Laudioko Kultura Etxeko 3. gelan. 11:00etatik eguerdi bitarteko hitzordu irekia prestatu dute, azken orduko mokadu batez lagun arteko solasaldi gisa amaitzea espero dutena.

Astra, Txirbilenea eta Pabellon 6

Lehen saioko protagonistak birgaitutako hiru espazio kultural, Gernikako Astra, Sestaoko Txirbilenea eta Zorrozaurreko Pabellon 6, izango dira.
Gernikako Astra “Astra Unceta y Cia” arma lantegi zaharreko eraikinetako bat berreskuratu eta bertan Kulturarako Fabrika Soziala gauzatzeko egitasmoa da, Sestaoko Txirbilenea berriz, bertoko Labe Garaietako aprendiz eskolaren okupazioaren ondorioz sortutako esparru autogestionatua da eta Zorrozaurreko Pabellon 6 arte eszenikoen sorrera eta promoziorako antzerki eta dantza alorreko norbanako ezberdinek sortutako proiektua da.

Antolatzaileek esperientzia bakoitzak erakunde publikoekin garatutako harremanak, beraien antolaketarako jorratutako eredu eta bideak zein garatzen dituzten kultur ekimenen nondik norakoak partekatzeko ariketa proposatuko dute jardunaldian.

Jardunaldietako hurrengo saioei begira, bestelako esperientziak aztertzeko gogoz agertu da SOS Parkea plataforma eta proposamenak luzatzeko gonbidapena luzatu die herritarrei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide