Aretan kokatutako Vidrala S.A. enpresak beirazko ontziteriaren ekoizpenean diharduen Encire Limited konpainia erosi berri du.
Azken horrek Erresuma Batuan eta Irlandan du bere merkatuaren gehiengoa eta ekoizpen osoa, guztira bi lantegik osatzen dutelarik; bata Derrylingen (Ipar Irlandan) eta bestea Eltonen (Ingalaterran).
Iaz 243 eta 245 milioi euro arteko salmentak izan zituen.
Vidralak 408,6 milioi euroren truke eskuratu du britainiar enpresa, haren akzio eta zorrak jasoz gainera.
Laudioko lantegiko arduradunek, prentsa ohar baten bitartez, adierazi dutenez “negozio honen aportazioak, guztiz osagarria denak, bezero nola akziodunentzako irabaziak ekarriko ditu”, izan ere, Encire Limited-ek merkatu esparru egonkor eta zabal bat kontrolatzen du bere arloan Britainiar Uharteetan.