"Piano-jole moduan bide luzea dut oraindik egiteko"

Erredakzioa 2015ko urt. 16a, 09:27

Laudion gabonetan kontzertua eman ostean, Londresera itzuli da ANTONIO OYARZABAL piano-jolea (Laudio, 1990.Bederatzi urterekin hasi zen tekla txuri eta beltzak jotzen, eta orduz geroztik ez dio musika interpretatzeari utzi. Londreseko Orkestra Sinfoniko Gaztean eta Vienako Gustav Mahler-en dihardu gaur egun. 

Bederatzi urte zenituela hasi zinen pianoa jotzen. Bokazio kontua izan zen, edo eskolaz kanpoko ekintza soil bat?

Laudion gabonetan kontzertua eman ostean, Londresera itzuli da ANTONIO OYARZABAL piano-jolea (Laudio, 1990.Bederatzi urterekin hasi zen tekla txuri eta beltzak jotzen, eta orduz geroztik ez dio musika interpretatzeari utzi. Londreseko Orkestra Sinfoniko Gaztean eta Vienako Gustav Mahler-en dihardu gaur egun. 

Bederatzi urte zenituela hasi zinen pianoa jotzen. Bokazio kontua izan zen, edo eskolaz kanpoko ekintza soil bat?

Pianoaren munduan kasualitatez sartu nintzen, beste eskola kanpoko ekintza bat bezala. Eskolan hasi nintzen, Sor Cecilia Keller monjinarekin. Asko zor diot berari, musikarekiko eta pianoarekiko maitasuna sartu zidalako. Gauza seriagoa bilakatu zen Leioako Kontserbatoriora joan nintzenean eta Gualupe Lopezekin modu akademikoagoan ikasi nuenean. Hor aurkitu nuen bokazioa, eta saiatzea erabaki nuen.

Noiz pasa zen pianoa afizio izatetik ofizio izatera?

Esan dudan bezala, Kontserbatorioaren hasi zen ofizio bilakatzen, Goi Kontzerbatoriora (Musikene) salto egin baino lehen. Bertan noski, zure insturmentua zure ofizioa behar du izan, dedikazio eta esfortsu oso-oso handiak eskatzen dituelako!

“Laster egongo naiz bueltan. Europa mailako estreinaldi bat egingo dugu Euskalduna Jauregian”

Ofizioa bai, baina bizitzeko haina ofizio?

Baliteke musikaz bizitzea beste ogizio batzuez bizitzea baino zailago izatea, batez ere Espainian, garai hauetan, gauzak dauden moduan egonda... baina historiaren beste une batzuetan musikaria orain baino askoz hobeto baloratu eta errespetatua egon da, eta hori ahaztear daukagu.

Kanpora joan izana horren ondorioa da?

Herrialde honetan dagoen egoerak ez digu uzten musikarien belaunaldi berriei atzerrian dauden aukerak izaten. Gure karrera profesionalarekin jarraitu nahi izanez gero alde egin behar dugu, zoritxarrez. Espainian asko geratzen da konpontzeko egoera kulturala eta, zehatzago hitz eginda, musikala Erresuma Batuko, Alemaniako edo Holandako egoerarekin berdindu dadin.

Londreseko Musikari Gazteen Orkestra Sinfonikoan (YMSO) zaude, baita Vienako Gustav Mahler orkestran ere... nola moldatzen zara horrenbeste lan bateratzeko?

Musikari gazteez osatutako orkestrak dira biak, eta urtean zehar egiten diren topaketen bidez funtzionatzen dute. YMSOa Erresuma Batuko orkestra gazte bat da. Gustav Mahler Jugendorchester orkestra eta European Union Youth Orchestra (zeinetan ere egon naizen piano-jole moduan), berriz, Europa osoko musikariez osatutako orkestrak dira, zeintzuetarako proba intentsu eta gogorren bidez hautatzen zaituzten.

“Historiaren beste une batzuetan askoz hobeto baloratua eta errespetatua egon da musikaria”

Nola da, beraz, Antonio Oyarzabalen bizitzako aste bat?

Nire asteak ezberdinak dira euren artean, egia esan. Ez daukat “zehaztutako errutinarik”, nolabait esatekotan. Badaude ikasketa momentu biziak, entzunaldiak prestatzen egotekoak, edota piano-jole laguntzaile moduan lan egiten egotekoak ere. Klaseak jasotzen ditut batzuetan, beste batzuetan ni naiz klaseak ematen dituena. Eta badaude baita bidaiatzen igaro beharreko uneak, noski; normalean orkestraren batekin jotzeko izan ohi da. Azken bidaia Ginebrara izan zen, iragan hiruhilekoan, CERN-en (Partikulen Fisikako Europako Laborategia) 60. urteurrenean jotzeko.

Sari ugari eman dizkizute eta piano-jole moduan postu garrantzitsuak lortu dituzu. Tontorra igota duzula uste duzu?

Inola ere ez! Nire karrera nahiko hasiberria da modu batean. Piano-jole moduan bide luzea dut oraindik egiteko. Jende berri askorekin jotzea, batez ere, hori da gehien motibatzen nauena.

“Gure karrera profesionalarekin jarritu nahi izanez gero musikariok hemendik alde egin behar izaten dugu, zoritxarrez”

Trio Kashmere, Choloe Schaaf mezzo-sopranoarekin duoa, Trisquel Arts... hainbat musika-taldetan zabiltza. Zer dute horrelako proiektuek orkestrek eskaini ezin dezaketena?

Kamara-musika (hiruko edo bestelako taldeetan) zein ahotsari laguntzea, oso diziplina apartekoak dira eta orkestrarekiko soinu-helburu ezberdinekoak. Piano-jole izanda gozatzeko dudan arrazoietako bat dugun erregistro barietate kopurua da. Geroz eta kamarako musika gehiago egiten dut, eta musika mota horrek zure kideekin komunikazio eta konexio maila altua izatea eskatzen du. Hori lortzeko lan egitea oso gogobetegarria da!

Besteen lanak jotzeaz gain, zure lan propioak konposatzera tematu zara?

Bai, eman nituen nire pausotxoak konposatzearen alorrean. Nire gaztaroaren etapa batean asko gustatu zitzaidan zerbait izan zen. Baina diziplina horrek egunerokotasunean denbora asko eskatzen du; eta espezializazio asko, batez ere. Konposatzaileek oso karrera gogorra ikasi behar dute eskaintzen dituzten lanak idaztera heldu ahal izateko. Ez da batere erraza... ni interpretatzera dedikatzen naiz, hori baita niri dagokidana!

Trisquel Arts hirukotearekin egon zara Laudion, Gabonetan. Noiz igaroko zara berriz Aiaraldetik?

Bai, izan genuen Lamuzako San Pedro elizan jotzeko aukera, harrera izugarriarekin! Oso pozik gaude. Etxean jotzea beti da esperientzia bero eta polita, egia esan. Laster bueltan egongo naiz, Euskalduna Jauregian jotzeko, urtarrilaren 24an, Leioako orkestra eta koruarekin batera. Konposatzaile amerikar baten lan garrantzitsu baten Europa mailako estreinaldia izango da. Denak zaudete bertaratzera gonbidatuak.  

 

Antonio Oyarzabalek Trisquel Arts-ekin Laudion egindako kontzertuaren BIDEOA: 

[video:https://www.youtube.com/watch?v=msKFat5gR0k]

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide