Herriko frontoi estalietan mantentze eta konpontze lanak egingo ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2015ko urt. 11a, 20:42

Laudioko Udalak adierazi duenez, 2014ko bukaeran udalerrian dauden frontoi estalien egoera aztertu du. Kiroldegi horiek duten egoera ikusita, mantentze eta konponketa lanak abiarazteko erabakia hartu du.

Lehenengo lanak, Gardeako Frontoian egin beharrekoak, jadanik bukatuta daude. Pilotaleku horretan, teilatuak zeuzkan arazoak konpondu egin dira.

Gardeako instalazioan bezala, Latiorrokoan teilatuko itoginen arazo bera aurkitu egin da, eta egin beharreko obrak burutuko dira. Guztira, obra horien aurrekontua 1.700 eurokoa izango da.

Laudioko Udalak, prentsa ohar batetan adierazi duenez, 2014ko bukaeran udalerrian dauden Frontoi estalien egoera aztertu zen. Kiroldegi hauek zeukaten egoera ikusita, mantentze eta konponketa lanak abiarazteko erabakia hartu zen.

Obra hauetako lehena, Gardeako Frontoian egin beharrekoa, jadanik bukatuta dago. Pilotaleku honetan, teilatuak zeuzkan arazoak konpondu egin dira. Gardeako instalazioan bezala, Latiorrokoan teilatua zeharkatzen zuten ur tanten arazo bera aurkitu egin da, eta egin beharreko obrak egokitu  jadanik egokitu egin dira. Guztira, obra hauen aurrekontua 1700 eurokoa izango da.

Aretako frontoian berriz, kanpoaldean eta teilatuan mantentze eta berriztatze lanen beharra ikusi da. Honenbestez, lan garrantzitsua egingo da, hormak, pilareak eta zutoinak konponduz. Guztira, 34456 euroko inbertsioa egitea aurreikusten da. Lan hauek Obra txikien Foru Planean aurkeztu egingo dira. Aretako pilotalekuak 40 urte inguru dauzka, eta bertan Laudioko pilota ekitaldi nagusiak ospatu egiten dira.

Pilota txapelketak

Bestalde, Herriaren Pilota Elkarteak hedabide honi adierazi dionez, abenduaren 12an Euskal Federazioaren Lau T’erdiko txapelketak ospatu ziren, Irribarria garaile suertatuz. Txapeldunak Dorronsoro menpean hartu zuen 22-21 emaitza estuarekin.

Momentu honetan Herriaren Txapelketaren XIX. Edizioa ospatzen ari da, Senior eta 19 urte azpikoen mailetan. Txapelketa hauen finalak urtarrilaren 30ean, ostirala, ospatu egingo dira, EITBko kameren jarraipena izango dutelarik.

Honez gain, Herriaren Elkarteak adierazi duenez, Pilota Eskolan egindako lanak bere fruituak ematen ari da, izan ere, Lizarrako txapelketara aurkeztu diren hiru pilotarietatik, bik finaletan izango dira; Arkaitz Eskuza, alevin mailan, eta Iker Yuste, infantiletan konkretuki.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide