Datorren asteko ostiralean, urtarrilak 16, 5. Orientazio Akademiko eta Profesionalerako Azoka egingo da Laudio Ikastolako ikasleek, Batxilergoko ikasketak behin bukatuta bakoitzak jarraitu beharreko bidea hautatzen laguntzeko asmoz.
Dena den, ikastolako ikasleez gain interesaturik egon daitezkeen Laudio eta inguruko herrietako ikasle zein guraso oro ere gonbidatuak daude bertaratzera. Azoka 15:30ean hasiko da ikastetxean bertan.
“Etorkizunari begira” lelopean antolatzen den azoka horretan hainbat unibertsitate eta lanbide heziketako ikastetxek eskaintzen dituzten formakuntza aukerak aurkeztuko zaizkie ikasleei, bai stand zein hitzaldien bitartez.
16:00etatik aurrera hasiko dira hitzaldiak. Azokan Deustu, Mondragon eta Nafarroako unibertsitateak eta Andra Mari irakasle eskola edo Bilboko Merkataritza Ganbarek euren gradu eskaintza erakutsiko dute, baita Laudioko Institutuak eta Udal Lanbide Heziketa Eskolak, Ikastolen Elkarteak edota Amurrioko Zaraobe Institutuak ere Lanbide Heziketako zikloei dagokionez.