Kepa Sojo zinemagilearen azken lana, “Loco con ballesta” film laburra, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak deitutako Goya sarietarako izendatu berri dute fikziozko film labur hoberenaren atalean.
Karra Elejalde, Goya hauetan zerrendako aktore hoberenerako izendatutakoa, eta Andres Gertrudix aktoreak protagonista dituen filmak, mendira perretxiko bila doazen aita eta seme baten gorabeherak kontatzen ditu “thriller komedia” eran.
2013ko maiatzean estreinatutako Kepa Sojoren laudioarraren lan hau estatu eta nazioarte mailako 100 zinema jaialdi baino gehiagotan lehiatu da eta ibilbide luze horretan 24 sari ezberdin bildu ditu dagoeneko, besteak beste, ikusleen saria Euskal Zinemaren Astean. Otsailaren 7an ezagutuko da Goya saria gehitzerik duen orain arte eskuratutako palmares bikainean.