3-4 hilabetez egongo da Latiorroko pasabidea itxita, berritze obrak egin ahal izateko
Aurrera doaz Laudioko tren geltokiaren inguruko obrak. Obra horien baitan sartzen da Latiorro auzoa herriaren erdigunearekin lotzen duen lurpeko pasabidearen berritzea. Hori dela eta, datorren urtarrilaren 7an (asteazkena) pasabidea itxi egingo dute, tunelaren berritze lan horiei ekiteko. Udaletik jakinarazi dutenaren arabera, 3-4 hilabetez egongo da pasabidea itxita, bertan egitea planteatuak dauden obrak bukatu arte. Apirilean dago obrak bukatzea aurreikusia, Koldo Zabala zinegotziak adierazitakoaren arabera.
Hortaz gain, ohikoan erabiltzen ez diren trenbide batzuk erabiliko dira geltokian (Latiorrotik gertuen daudenak), zazpi metroko zabalera duen kaxoi batek trenbidea moztuko baitu, obrak direla eta.