Laudio Herria Herri Lasterketaren 8. edizioa jokatuko da urtarrilaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2015ko urt. 6a, 00:00

Euskal Herria Kirolak antolatutako lasterketa zortzigarren urtez egingo da urtarrileko azken igandean. Urtero bezala, 10 km-ko ibilbidea izango du.

Zortzigarren edizioa beteko du horrenbestez Euskal Herria Kirolak eta Euskarri Kirol Elkarteak antolatutako probak, eta pentsatzekoa da orain arte parte-hartzean izandako arrakastari eutsiko diola.

Euskal Herria Kirolak antolatutako lasterketa zortzigarren urtez egingo da urtarrileko azken igandean. Urtero lez, 10 km-ko ibilbidea izango du.

Aste gutxi falta dira eskualdeko 2015eko herri-lasterketen egutegiari hasiera emango dion hitzordurako: urtarrilaren 25ean jokatuko den Laudio Herria lasterketa. Zortzigarren edizioa beteko du horrenbestez Euskal Herria Kirolak eta Euskarri Kirol Elkarteak antolatutako probak, eta pentsatzekoa da orain arte parte-hartzean izandako arrakastari eutsiko diola.

Ibilbidea, ohi lez, 10 kilometrokoa izango da eta ez da aldaketarik egongo; nahikoa laua izango da beraz, marka ona egiteko egokia. Aldai plazatik abiatuko dira korrikalariak, eta berehala sartuko dira Zumalakarregi etorbidean Laudioko herrigunean bira labur bat egiteko, Baias, Nerbioi eta Karmen kaletik. Handik berriro sartuko dira etorbidean eta Gardearaino joango dira, Han errekaren beste aldera pasatuko dira eta Aretaraino jaitsiko dira, ondoren errepide nagusitik Laudiora itzultzeko. Helmuga Lamuza plazan egongo da. 

Izena emateko epea abenduaren 14tik urtarrilaren 23ra arte izango da. Aurretiaz eman daiteke izena Laudioko Olympus kirol-dendan eta www.ehkirola.org eta www.herrikrossa.com webguneetan. Prezioa 13 eurokoa da, eta egunean bertan eginez gero 15 euro.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide