Laudioko Oihala Zabaltzen antzerki taldeak obra berria aurkeztuko du hurrengo urtarrilean. Pasa den urtean berriz, aurkeztu behar zuten obra eten behar izan zuten eta horregatik aurten haien ilusioa betetzea espero dute.
ABBA-ren “Mamma Mia” komedia musikala izango da aurkeztuko duten obra baina, haien bertsio berezi eta originalean; musika, umorea, dantzak eta abestiak zuzenean antzeztuko baitituzte.
Bi emanaldi egongo dira. Lehenengoa urtarrilaren 23an izango da, ostirala, arratsaldeko 19:30ean eta bigarrena urtarrilaren 25ean, igandean izango da, arratsaldeko 18:00etan.
Antzezlana Laudioko Lanbide Heziketaren Udal Ikastetxeko areto nagusian aurkeztuko dute eta ez da sarrerarik kobratuko, doakoa izango da, aretoaren eserlekuak bete arte (lehen baino eserleku gutxiago daude, butakak aldatu baitituzte).