Baserritarren lehenengo merkatua abenduaren 13an antolatu zuten. Ordutik aurrera, hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean errepikatuko da. Laudioko Udalak eta tokiko baserritarrek elkarrekin abiatu dute ibilbide berria. Hurrengo hitzordua urtarrilaren 10ean izango delarik.
Horrekin batera, tokiko ekoizleen jarduera babesteko elkartea den Baratzek ateak ireki ditu. Lokala Motxotekale 4 kalean kokatuta dago. Irekiera egunak astelehen, asteazken eta ostirala dira. 17:00etatik 20:00etara.
Baratze elkartea tokiko ekoizpen ekologikoa bultzatzeko helburuarekin jaio da. Hala, tokiko ekoizleekin harremanak landu eta haien produktuak salduko dituzte. Hala ere, Euskal Herri mailako eta kanpoko gai ekologikoak ere salduko ditu. Horiek eskuratzeko hilean behin eskaria egiteko aukera egongo da.
Barazkiez gain, garagardoa, tofua, esnekiak… saltzen dira elkartearen lokalean.