Hondakin organikoak birziklatzeko Kit-aren bigarren banaketari ekingo diote Laudion

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko abe. 27a, 00:21

Aiarako koadrilak iragan irailean hondakin organikoen birziklapen eta konpostajea sustatzeko kanpaina jarri zuen habian. Horretarako edukiontzi bereziak jarri izan ziren eskualdeko herrietan eta hondakin organikoa birziklatzeko kit-ak banatu ziren herrietarren artean.

Aiaraldeko Aiara, Amurrio, Okondo eta Laudio herriek jarri dituzte hondakin organikoak birziklatzeko edukiontzi euren kaleetan. Hondakin organikoaren bilketaren datuak onak dira, proiektuaren lehen hilean 4 tona eta erdi hondakin jaso direlarik.

Laudion 248 familiek eskuratu zuten organikoa birziklatzeko kit-a eta 12 edukiontzi jarri dira herrian zehar. Proiektuaren arrakasta ikusita, Laudioko udalak birziklatzeko kit-en bigarren banaketari ekingo dio, horretarako informazio puntuak jarriko ditu urtarriletik aurrera.

Informazio eta banaketa puntuak hurrengoak dira: urtarrilak 8, Solozelai plazan 11:00etatik-13:00etara eta Alberto Acero plazan 18:30tatik-20:30etara; urtarrilak 9 Lamuza plaza 11:00etatik-13:00etara eta Untzueta plazan 18:30tatik-20:30etara; urtarrilak 15, Goikogane kalean 16:30tatik-18:30etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide