Arabako EH Bilduk, hedabidetara helarazi duen prentsa oharraren bitartez, adierazi du De Andresek zuzentzen duen Foru Aldundiko Gobernuak aurrekontuen luzapenaren benetako eztabaida Batzar Nagusietan eztabaidatzea ekidin nahian ari dela.
Koalizio abertzalearen arabera, PP alderdiak zuzentzen duen erakundeak “zenbakiekin jolasean ibili izan da aurrekontuen luzapena bi milioi eurotan murriztuz, eta proiektu garrantzitsuak luzapen horien kanpo utziz, soilik irizpide politiko hutsengatik”.
Proiektu horien artean, Lamuzako parkearen berrikuntza, Galarreta, edo IFBSrako transferentzia daude, aurrekontuetatik kanpo geratu direnak De Andresek Arasur proiektura milioiak botatzen jarraitu nahi izan duelako.
Horrez gain, Ahaldun Nagusiak 4 milioi euroko Arau Foral bat aurkeztu egin du. Bilduk, neurri hori distrakzio mugimendu bat bezala deskribatu du.
Neurri horren bitartez, PP-k eztabaida lau milioi horietara bideratu nahi izan du, modu horretan aurrekontuen luzapenaren 423 milioiei eman zaien erabileraz ez aritzeko.
Guzti horren aurrean, Bilduk bere jarrera argi utzi nahi du; Batzar Nagusietako eztabaida 4 milioi horren inguruko eztabaida batera mugatzen ez duela utziko. Bilduren aburuz, Batzar Nagusiek 427 euro milioietako helburuaz aritu beharko lirateke, Arabak dituen beharrei aurre egiteko, eta gelditzen diren hilabeteetan Foru Gobernu honek eragin ditzakeen kalteen eragina leuntzeko.