Vicalde enpresa itxiko dute 2015ean 30 langile inguru kaleratuta

Erredakzioa 2014ko abe. 23a, 12:52

Vicalde enpresako langileek iragarri dute lantegia 2015eko hasieran itxiko dutela. Urtarrilaren 22an aterako litzateke Vicalde konkurtso-legetik baina urte amaieran hainbat langile kaleratuko ditu zuzendaritzak, geroago -zenbait lan bukatu bezain laster- guztiak botatzeko.

Eusko Jaurlaritza prest egon da 300.000 euroko ekarpena errazteko baina jabeak -Florencio Vivanco- ez ditu beste 300.000 euro gehiago inbertitu nahi izan konkutso-legetik ateratzeko asmoz, langile ordezkarien arabera.

30 langile inguru dauzka orain Vicaldek baina 50 baino gehiago izan ditu garai oparoagoetan.

Langileak etsituta

Langileek azaldu dute Vicalde konkurtso-legea gaindituz gero irauteko aukera handiak zituela: "konkurtso-administratzaileak iritzi bera zuen".

Presio handiko ontziak egin izan ditu Vicaldek enpresa handientzat (Campsa edo Petronor, besteak beste) eta beharginen ustez behin konkurtso-legea gailenduta eskaera gehiago iritsiko ziren.

50 urte baino gehiago

Vicalde 1966. urtean sortu zuten eta duela bost urte hasi ziren bere arazoak; hainbat enplegu-erregulazio espedienteak ezarri dituzte 2009. urtetik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide