Laudioko Udalak modu positiboan baloratu ditu auzo batzarrak. Atzo egin dute azkenengoa, erdialdekoa, eta kuantitatibo zein kualitatiboki balorazio baikorra plazaratu du Koldo Zabala Bilduko bozeramaileak.
Zentzu horretan, Zabalak azaldu du alde kualitatibotik dinamikak piztu direla zenbait auzoetan modu kolektiboan arazoak aztertzeko eta iradokizunak helarazteko.
Hori dela eta, elkartegintza eta herrigintza sustatzeko, Udala pentsatzen ari da aldaketa proposatzea Auzo Batzarren inguruan. Horrela, auzokideen ideiak jaso ez ezik, erakundeak gai zehatza proposatuko die auzokideei aurretik landu dezaten.
Ekarpen interesgarriak
Koldo Zabalak laudioarrek egindako hainbat ekarpen oso baliotsuak direla azpimarratu du eta bereziki bat aipatu du. Udalak aintzat hartuko baitu auzokideek egindako eskaera eta Jose Matias kalean dauden farolen kokapena aldatuko ditu, irisgarritasuna bermatzeko.