EH Bildu akordiorako prest 3 milioi euro Lamuza Parkera bideratzeko 2015ean

Erredakzioa 2014ko abe. 18a, 11:27

Kike Fernandez de Pinedok -EH Bilduren Arabako Foru Aldundirako hautagaia- Laudion prentsaurrekoa eskaini du goizean. Agerpenaren helburua izan da azaltzea EH Bildu lanean dagoela Arabako Foru Aldundiaren 2015eko aurrekontuetan 3 milioi euro bideratu ditzan erakundeak Lamuza Parkean konponketak egiteko.

Hori egiteko aukera dago Foru Arauaren bitartez, baldin eta alderdiak ados jarriko balira. Ordezkariak azaldu du denbora gutxi geratzen dela legealdia bukazeko baina talde politikoek bere proposamenak lantzen daudela.

Kike Fernandez de Pinedo -EH Bilduren Arabako Foru Aldundirako hautagaia- Laudion prentsaurrekoa eskaini du goizean. Agerpenaren helburua izan da azaltzea EH Bildu lanean dagoela Arabako Foru Aldundiaren 2015eko aurrekontuetan 3 milioi euro bideratu ditzan erakundeak Lamuza Parkean konponketak egiteko.

Hori egiteko aukera da Foru Arauaren bitartez, baldin eta alderdiak ados jarriko balira. Ordezkariak azaldu du denbora gutxi dagoela legealdia bukatu arte baina talde politikoek bere proposamenak lantzen daudela.

Bestalde, Kike Fernandez de Pinedok ziurtatu du konpromisoa ere hartzen duela Laudioko erakunde eta herritarrekin adostu daitezen Lamuza Parkeak izango dituen erabilerak.

Utzikeria

EH Bilduko hautagaiek -Fernandez de Pinedok ez ezik Laudioko alkatea, zenbait zinegotzi zein biltzarkide batek parte hartu dute prentsaurrekoan- erantsi dute Lamuza Parkearekiko utzikeria Javier de Andrésen aldetik bistakoa dela eta SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren lana goraipatu dute.

Zentzu horretan, Fernandez de Pinedok azaldu du Araba Berria eraiki nahi duela EH Bilduk eta herrialdeko ikuspegia jorratu nahi dutela; "zenbait herri bere kolore politikoa dela medio zigortu gabe".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide