Lamuza Parkearekiko konpromisoak 2015eko aurrekontuetan berrestea eskatu diete Biltzar Nagusietako alderdi guztiei

SOS Lamuza Parkea plataformak 2015eko aurrekontuetan Lamuza Parkerako diru-sailak jaso daitezen beharrezko neurriak har ditzatela eskatu die Arabako Biltzar Nagusietako talde guztie.

“Aurrekontuen eztabaidak hartu duen bidea ikusita, larritzen gaitu, beste behin ere, Laudioko interesak Foru Aldundian ematen den akordio faltaren biktima izatea”, azaldu du plataforma herritarrak banatu berri duen prentsa oharrean.

SOS Lamuza Parketa plataformak 2015eko aurrekontuetan Lamuza Parkerako diru-sailak jaso daitezen beharrezko neurriak har ditzatela eskatu die Arabako Biltzar Nagusietako talde guztie.

“Aurrekontuen eztabaidak hartu duen bidea ikusita, larritzen gaitu, beste behin ere, Laudioko interesak Foru Aldundian ematen den akordio faltaren biktima izatea”, azaldu du plataforma herritarrak banatu berri duen prentsa oharrean.

Izan ere iragan azaroaren 26an, PP salbu, Biltzar Nagusietako gainerako talde guztiek bat egin zuten Laudioko plataformak bultzatutako mozioarekin. Testuak 2011n parkearen konponketarako konprometitutako 3 milioi euroko diru-saila berreskuratzea eskatzen zion Arabako Foru Aldundiari, bai eta herriko udal ordezkariak eta gizarte eragileen ekarpenak aintzat hartuta Parkea Babestu eta Kontserbatzeko Plan Berezia ere eratu zezala.

“Nahiz eta mozioa loteslea ez izan, eskertzen diegu alderdi guztiei emandako babesa, baina aldi berean eskatzen diegu konpromiso hori aurrekontuen eztabaidan islatzea, parkea berreskuratzeko finantzazio iturria bertan konpondu behar da eta”, azpimarratu du SOS Lamuza Parkea plataformak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide