Gabonetako erosketak Laudion egiteko deia zabaldu du Udalak

Erredakzioa 2014ko abe. 17a, 10:06

Laudioko Udalak “Laudio bizi! Berton erosi, guztiok irabazi” kanpaina abiatu du. Ekimenaren asmoa da tokiko merkataritza sustatzea. Horretarako, udalak gogoratu nahi die laudioarrei herriko bizitzari bultzada emateko beharrezkoa dela tokiko merkatariak babestea. Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziak azaldu du: “Herritarrei esan behar zaie: Laudion biziz gero, zergatik ez ditugu geure erosketak herrian egiten?”

Kanpaina Apill-ekin landu dute eta Perco mahaia ere horren alde agertu da.

“Laudio bizi! Bertan erosi. Denok irabazi” leloaren bitartez herrian erosketak egiteko aldeko apustua plazaratu nahi dute guztiek.

Kanpainak urtean zehar jarraipena izango badu ere, bereziki garrantzitsutzat jo dute udaletik ekimena Gabonetan zabaltzea. “Herritarrei helarazi nahi diegun mezua hurrengoa da: gabonetako erosketak egiterakoan Laudion egin ditzatela” azaldu du Martinez Cerrillok.

Horretaz gain, Bilduko ordezkariak beste zenbait kontu aintzat hartu eta aipatu ditu hastear dauden jaiak direla eta: “Zinegotzi bezala ez diot Olentzerori ezer eskatuko, baina gurasoei eskatuko nieke gabonetako erosketak Laudion egin ditzatela, tokiko produktuak eros ditzatela. Umeei eta gazteei gabonetako jostailuak Olentzerori eskatzerakoan sexistak ez  diren jostailuak eta euskeraz edo euskera bultzatzen dituen jostailuak eska ditzatela. Eta guztiei, gaizki pasatzen ari direnak ez ahaztea eskatuko nieke.”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide