Jose Maria Gomez da hildakoaren izena, eta 54 urte zituen
Laudioko Krosean parte hartzeko Kantabriatik etorritako korrikalari bat zendu da. Jose Maria Gomez da hildakoaren izena, eta 54 urte zituen. Krosean parte hartzen ari zela ondoezik sentitu da eta lasterketa utzi behar izan du. Aldageletara bidean zioala lurrera erori da, eta gurutze gorriko kideak ordu betez bera suspertzen saiatu diren arren, ez dute gizonaren bizitza salbatzea lortu.
Krosaren antolatzaileak aurtengo edizioa bertan behera utzi ala ez baloratzen aritu izan dira, baina azkenean aurrera jarraitzea erabaki dute. Minutu bateko isiluneak egin dituzte hurrengo proba guztien hasieran. Korrikalaria ez du kirol talde baten baitan parte hartu. Hilotza Gazteizera eraman dute, eta bertan egingo diote autopsia.