Laudio Atletismo Taldeak oharra zabaldu du bere atsekabea adierazteko Jose Maria Gomez lasterkari kantabriarraren heriotzaren ondorioz. Laudioarrek azaldu dute Jose Maria kidea zela eta zoritxar hori zama bezala eramango dutela denbora luzez.
Hala ere, taldeak gogoratu du ezin dutela heriotzaren erantzukizuna bere gain hartu, antolakuntzak beharrezkoak diren bitarteko guztiak jarri baitzituen.
Zentzu horretan, atletismo taldeak uste du antolatzaileen erantzuna oso azkarra izan zela -berez Gurutze Gorriko kideek berehala bertaratu ziren-, baina hala eta guztiz ere ezinezkoa izan zela ekiditea lasterkariaren heriotza.
Zorigaitzeko gertakaria baztertuz, Laudio Atletismo Taldeak bere kide eta boluntarioak zoriondu nahi izan ditu, haien laguntzaz Laudioko Krosa puntako lasterketen artean baitago.