Arloteen mende erdiko historia liburu batean jaso dute

Erredakzioa 2014ko abe. 11a, 09:28

50 urte bete zituen iaz Laudioko Los Arlotes taldeak. Hori dela eta, taldearen historia lantzen duen liburua argitaratu dute. Datorren igandean (abenduak 14), aurkeztuko dute Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxean, 13:00etan. Liburua aurkeztuta, Arloteek euren errepertorioko hainbat kantu abestuko dituzte, ohikoan egiten duten bezala. Hortaz gain, taldearen aintzinako irudiak ikusteko aukera ere egongo da.

50 urte bete zituen iaz Laudioko Los Arlotes taldeak. Hori dela eta, taldearen historia lantzen duen liburua argitaratu dute. Iragan igandean (abenduak 14), aurkeztu zuten Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxean. Liburua aurkeztuta, Arloteek euren errepertorioko hainbat kantu abestu zituzten, ohikoan egiten duten bezala. Hortaz gain, taldearen aintzinako irudiak ikusteko aukera ere egon zen.
168 orriko liburua da argitaratu berri duten hori, eta egilea arloteen lehen lehndakaria izandako Joseba Andoni Ibarrola bada ere, elkarteko kide guztiek hartu dute parte proiektuan.
“Los Arlotes de Laudio y Ruperto Urkijo” da liburuaren izena. Izenburuak adierazten duen bezala, estua da abeslari taldearen eta konpositore laudioarraren arteko harremana. “Gure asmoa betidanik izan da Ruperto Urquijoren abestiak mantentzea”. Hala adierazi zuen taldeko kide den Eugenio Arbaizagoitiak 50. urteurrenaren harira eginiko elkarrizketan.
Arlote taldeak 1963. urtean hasi zuen bere ibilbidea. “Gu baino lehen existitu zen talde baten eredua izan genuen horretarako. Berez, Arlote izena lapurtu genion 50. hamarkadan egondako talde horri”, azaldu du Arbaizagoitiak. Baina Arloteen historian urte berezi bat egotekotan hori 1965a dela azaldu du taldeko kideak: “Ruperto Urquijok 90 urte bete zituen eta omenaldia egin genion. Omenaldian parte hartu zuen Laudiko jende orok, oso gizon maitatua baitzen Ruperto”.

Ia 50 kide
Garai horietatik hona makina bat aldiz atera dira Laudioko kaleetatik abestera. Gaur egun ia 50 kide ditu taldeak, eta astero bildu ohi dira abestiak entseatzeko.
Gazteizen aritu izan dira abesten, eta baita Orozkon eta Gorbeiako Mairulegorretako kobazuloan ere. Hala ere, emanaldi puntualak izan dira horiek, gehienetan Laudiora mugatu baitute euren jarduera-eremua. Hortaz gain, Ruperto Urkijoren gaztelerazko abestiak kantatzeaz aparte, euskarazko zenbait kantu herrikoi abesteari ere ekin diote berriki.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide