Gabonetako Shopping eta Ostalaritza antolatu du Laudioko Apill elkarteak larunbat honetarako (abenduak 13). Egun horretan hamaika eskaintza eta ekintzaz gozatzeko aukera egongo da herriko merkatari eta hostalarien eskutik.
Dastaketak, zozketak, umeentzako jolasak, eskaintza bereziak... eskainiko dituzte dendek. Tabernak, euren aldetik, gaur parteko eskaintzan zentratuko dira. Peluka edota garagardo festa, ron dastaketa, DJ edota umore emanaldiak eta ordutegi bereziak eskainiko dituzte, besteak beste.
Argazki lehiaketa
Argazki lehiaketa batean parte hartzeko aukera ere egongo da. Horretarako parte hartzera animatzen direnek euren buruei egun horretako erosketekin egindako argazki bat bidali beharko dute laudioapill@gmail.com helbidera. Argazki original eta dibertigarriena izango da irabazlea.
Argazkiaren azpian topatu daiteke ekintza guztiak zehazten dituen diptikoa.