“Azoka larunbatean eginez jende gaztea erakarri nahi dugu”

Txabi Alvarado Bañares 2014ko abe. 11a, 10:44

IRATXE LARRAZABAL (Laudio, 1977) ogia saltzen du Laudioko ostegunetako azokan. Larunbata honetan tokiko ekoizleek azoka berri bat egingo dute, kontsumitzaile berriak bilatzeko asmoz.

Zertan datza larunbateko ekimena?

IRATXE LARRAZABAL (Laudio, 1977) ogia saltzen du Laudioko ostegunetako azokan. Datorren larunbatean tokiko ekoizleek azoka berri bat egingo dute, kontsumitzaile berriak bilatzeko asmoz.

Zertan datza larunbateko ekimena?

Hilabetero egingo da, hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean. Ostegunetan jende nagusia bertaratzen da batit bat. Hala, merkatua jende gazteagoarengana zabaltzeko asmoz planteatu dugu ekimena. Ea jende gaztea tokiko ezkoizpenaren munduan sartzea lortzen dugun.

Zein da, bada, ostegunetan merkatura gerturatzen den jendearen profila?

Jende jubilatua da, gehienbat. Denbora duen jende jubilatua, paseo bat ematen duena eta bide batez erosketak egiten dituena. Gazteren bat edo beste ere etorri ohi da, baina gutxi.

Krisiak eragina izan du kontsumitzaileengan?

Bai, salmentetan batez ere. Ogia saltzen dut nik, eta lehen bazegoen bi edo hiru ogi hartzen zizkizun jendea. Orain, berriz, ogi-erdia hartu dezaketen galdetzen dizute.

Horri aurre egiteko ekimen gehiagoren beharra dagoela uste duzue?

Noski, nik baietz uste dut. Bestela hau geldi baino geldiago dago. Ezin duzu merkatal-gune handiekin lehiatu. Baina hemen saltzen duguna ia-ia aurreko egunean hartutakoa da, merkatal-guneetan dagoena hartu zenetik denbora bat pasata dagoen bitartean. Ez da gauza bera.

Zer esango zenieke tokiko produktuak garestiegiak direla diotenei?

Hemen saltzen diren ogietako batek lasai asko iraun dezake zortzi egun. Barrakoak, berriz, gaur erosiz gero seguru asko ez du bihar jateko balioko. Baina bakoitzaren gustuaren araberakoa da hori. Badago baita kontsumitzailearekin duzun konfiantza eta gertutasuna. Askotan datozen erosleei ogia erosteko dirua heltzen ez bazaie hurrengo astean ordaintzea uzten diegu. Hemen aukerak eman ditzakegu.

Ostegunetako ekoizle berberak egongo zarete larunbatean?

Nik uste baietz. Badago gazta ekoizle berri bat agian animatzen dena, baina bestela ez da aparteko aldaketarik egongo.

Bukatzeko, herritarrei zerbait helarazi nahiko bazenieke...

Ea larunbatean animatzen diren. Aukera polita izan daiteke paseo bat eman, kafe bat hartu eta, bide batez, erosketak egiteko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide