“BEAT elkartean garapen kulturala jorratuko dugu, musika oinarri hartuta”

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2014ko abe. 11a, 08:21

ESTEBAN MORENO (Laudio) Beat Musika Elkarteko kidea da, DJ-a eta artisaua. Larunbatean elkartearen aurkezpena egingo dute Laudion eta ekintzaz beteriko arratsaldea prestatu dute gazte, heldu zein umeentzat.

Noiz eta zergatik sortu duzue Beat Musika Elkartea?

ESTEBAN MORENO (Laudio) Beat Musika Elkarteko kidea da, DJ-a eta artisaua. Larunbatean elkartearen aurkezpena egingo dute Laudion eta ekintzaz beteriko arratsaldea prestatu dute gazte, heldu zein umeentzat.

Noiz eta zergatik sortu duzue Beat Musika Elkartea?

Orain dela sei hilabete hasi ginen elkartea sortzen. Norbanako gisa konturatu ginen oso aukera gutxi genituela jaialdi bat antolatzerako orduan. Hori dela eta, elkarte bat sortzea pentsatu genuen. Elkarte bezala hainbat onura ditugu, adibidez, udalean baimenak edota beste gauza batzuk eskatu ditzazkegula.

Zergatik aukeratu duzue Beat Musika elkartea izena?

Beat hitza DJ-ek erabiltzen dugun hitza delako. Izan ere DJ-ak zenbatzen dugun golpe hori da, hau da, musika elektronikoaren erritmoa eramaten duena edo.

Zein da elkartearen helburua?

Lehenik eta behin, lehen hiru hilabetetan jendeak gu ezagutzea nahi dugu, hau da, Beat Musika Elkartearen berri izatea. Herritarrek jakitea musika elektronikoaren elkarte berria sortu dela. Bestalde, Gabonak hortxe bertan ditugu, data horiek ekartzen dituzten jai guztiekin batera. Hori dela eta data hauetan gure ideiak zabaltzea gustatuko litzaiguke.

Ideia horien artean zerbait azpimarratuko zenuke?

Orokorrean, musika oinarri hartuta, garapen kulturala jorratuko dugula.

Zenbat kideek osatzen duzue elkartea?

Hasiera batean 14 pertsona hasi ginen, baina egun 12 gaude. Kideen artean DJ-ak egoteaz gain, produktore bat, musikariak eta, ni bezala, antolakuntzaz arduratzen garenak gaude.

Zer garrantzia du zuretzat elkarte berri hau?

Batzuentzat elkarte honen helburu bakarra musika pintxatzeko jaialdiak antolatzea da. Beste batzuk, aldiz, errenferentziatzat dute eta identifikatuak sentitzen dira egiten dutenarekin.

Niretzat ordea, hori baino askoz gehiago da. Bizi ditugun krisi garaia hauetan, zeinetan krisiak iraungo duela dirudien, birsortu beharra daukagu. Bestela, preso baten antzera bukatu dezakegu, jaso dezakegun zigorrik txarrena. Nahiz eta bidegabekeria bat izan eta edonori gerta dakigukeen. Zure inguruan dagoen mugimendu gutxi gora behera bortitza ikusteak, egunero krisian gehiago sinistea eta heldu garen egora txar honetaz konturatzea dakar. Eta zergatik? “Egin behar dena” egin ez dugulako. Manu Chaok esaten duena bezala, “infinita tristeza”.

Elkarte hau niretzat egoera latz honen aurrean aurpegi zoriontsu bat jartzeko aukera da.

Abenduaren 13an, larunbatean, zuen elkartea ezagutzera emango duzue. Horretarako ekintza ezberdinak antolatu dituzue. Zeintzuk?

Arratsaldeko bostetan hasiko da dena eta bertaratzen dena gauza ezberdinak egin ahal izango ditu. Umeentzako hainbat tailer eta erakusketa bat egongo dira eta bitartean DJ-ak pintxatzen egongo dira. Zumba dantzatzeko aukera ere egongo da, Kirikiño taldeak antolatutako tailerrak eta puzgarria… eguna Gaztetxean bukatuko dugu denok. Izan ere, gauean DJ jaialdi bat antolatu dugu eta hainbat DJ-k hartuko dute parte.

Zein tailer egongo dira?

Ni izan naiz collage tailerretaz arduratu dena , ni bainaiz collage guztien egilea. Alde batetik, umeentzako collage erakusketa bat egongo da. Bertan ume batzuk asko harritu daitezke. Izan ere, haiek dira erakusketaren parte eta collagetan agertzen direnak. Bestetik, collage tailerra egongo da. Nire ustez, hori umeak artisauen sorkuntzara hurbiltzeko lehen pauso bat da eta asko gustatu ahal zaie. Nik emandako materialekin haien izena edo nahi dutena idatzi behar izango dute, betiere, nik collageak egiteko erabiltzen dudan estilo librea jarraituz. Ondoren, Kirikiñoko neska mutilak egongo dira ere, haien tailerrekin eta puzgarri batekin.

Zer nolako lana suposatu du horrelako egun bat prestatzeak?

Beti gertatzen den bezala, batzuentzat gogorragoa izan da beste batzuentzat baino. Akats asko egin ditugu baina espero dugu dena ondo ateratzea.

Zer espero duzue egun honetatik?

Musika elkartea ezagutzera emateaz gain, bertaratzen diren herritarrak harritzea eta gustuko egun bat izatea guztiontzat.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide