Euskara ikastaro laburra, 55 urtetik gorakoentzat

Erredakzioa 2014ko abe. 9a, 09:32

55 urtetik gorako herritarrentzako euskara ikastaro laburra antolatu du Laudioko Udaleko Euskara Arloak. Ikastaroa 120 ordukoa izango da (6 ordu astean) eta urtarrilaren 19an hasi eta ekainaren 25an bukatuko da.

55 urtetik gorako herritarrentzako euskara ikastaro laburra antolatu du Laudioko Udaleko Euskara Arloak. Ikastaroa 120 ordukoa izango da (6 ordu astean) eta urtarrilaren 19an hasi eta ekainaren 25an bukatuko da.

Eskola garaian laudioar askok ez zuen euskara ikasteko aukerarik izan. Geroago ere, lanagatik edo bestelako ardurengatik, ez zuen aurkitu erronka honi heltzeko behar besteko denbora edota lasaitasuna”, adierazi dute Euskara Arloko arduradunek, eta gaineratu dute eskola “bereziki praktikoak” izango direla. Gauzak hala, helburu nagusia ez da “titulu akademikoak lortzea” izango, “euskaraz hitz egitea” baizik. “Hasieratik taldeka praktikatuko dira eguneroko ohiko elkarrizketa labur eta errazak. Honek, gainera, lagun berriak ezagutzeko aukera emango du”.

Taldea osatzeko 8 lagun beharko dira gutxienez, eta gehien jota 16 ikasle izango dira. Euskara arlotik azaldu dute eskolak “taldearen erritmora” moldatuko direla, eta ikastaroak “udal bekaren laguntza” izango duela gaineratu dute.

Ikastaroan izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko Laudioko EAK-Berbots euskaltegira (Zubiaur, 5 - Tfnoak: -946 726 722 - 663 194 177; laudio@aek.org) edo Euskara Arlora  (944034890 eta euskara@laudiokoudala.netjo daiteke. Abenduaren 15etik urtarrilaren 15era dago izena emateko epea, baina abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra euskaltegia gabonetako oporrak direla eta itxita egongo da.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide