Egun daukan arropategia abenduaren 20an itxi egingo du Caritasek. Lau hilabetez itxita egongo da eta jarraian proiektu berri bati bide emango dio, bigarren eskuko arropa eskuratzeko gune berri bati, hain zuzen. Caritaseko arduradunek azaldu dutenez, “Bihotzdun gunea” ("Espacio con corazón") izeneko espazio berri honetan, publiko guztiarentzat eskuragarri diren prezioetan erosi ahal izango dira jantziak.
Kartel bidez eta Zuin udal aldizkariaren bidez jakinaraziko da gune berriak ateak noiz irekiko dituen.
Urteak daramatza Laudioko Caritasek bigarren eskuko arropa jasotzen eta Maestro Elorza kaleko bere lokalean behar dutenen artean banatzen. Adierazi dutenez, jantziak jasotzeko dituzten edukikontziek erabilgarri jarraituko dute eta arropa eman nahi duen edornork aukera izaten jarraituko du.