Santa Luziara ur-edangarria eramateko obrak, bukatuta

Erredakzioa 2014ko abe. 5a, 13:03

Bukatu dira Laudioko Santa Luzia auzora ur-edangarria eramateko obrak. Hala adierazi dute Udal-gobernutik. Orain arte inguruko iturburuetatik hartzen zuten ura auzoko biztanleek, baina modu horretan uraren kalitate eta kantitate nahikoa bermatzen ez zela adierazi du obra eta zerbitzuetako zinegotzia den Koldo Zabalak. Horregatik, bukatu berri den obrak ur edangarria Dubirisetik ponpatzea ahalbidetuko du.

Bukatu dira Laudioko Santa Luzia auzora ur-edangarria eramateko obrak. Hala adierazi dute Udal-gobernutik. Orain arte inguruko iturburuetatik hartzen zuten ura auzoko biztanleek, baina modu horretan uraren kalitate eta kantitate nahikoa bermatzen ez zela adierazi du obra eta zerbitzuetako zinegotzia den Koldo Zabalak. Horregatik, bukatu berri den obrak ur edangarria Dubirisetik ponpatzea ahalbidetuko du.

Zabalak adierazi du azken fase honek 40.000 euroko inbertsioa suposatu duela, baina gaineratu du diru asko aurreztu dela lan asko udal-langileek egin dituztelako. Hortaz gain, zinegotziak azaldu du obra egiterako orduan Santa Luziako “babes arkeologikoa” kontuan hartu behar izan dela. Babes arkeologiko hori medio 15 metroko segurtasun-perimetroa errespetatu behar izan dute auzoko monumentu historikoekiko, eta hori bermatzeko EHUko arkeologo baten laguntza izan dute. Zabalak jakinarazi du egunotan hoditeria ondo dabilen jakiteko proba batzuk egiten ari direla, eta hurrengo astetik aurrera eskatu ahalko dutela auzokideek ur-hornidura.

Ugarteko plazako obrak

Santa Luziako ur-horniduraz gain, Ugarteko plazako obrak ere izan ditu mintzagai Zabalak. Zinegotziak adierazi du Morga enpresa arduratuko dela obra egiteaz, eta datorren asterako enpresak segurtasun-plana aurkeztu behar duela. Hala ere, obren erritmoa "neguan egiten duen eguraldiaren arabera" azkarragoa edo mantsoagoa izan daitekeela gaineratu du Zabalak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide