Iragan asteko atxiloketak arbuiatu ditu Laudioko Gazte Asanbladak

Erredakzioa 2014ko abe. 5a, 12:54

Pasa den astean egondako atxiloketen inguruko irakurketa atera du Laudioko Gazte Asanbladak. Iragan azaroaren 26an Guardia Zibilak Suso Cela GRAPO taldeko preso ohia, Juan Manuel Olarieta abokatua eta Aitor Cuervo olerkaria atxilotu zituen (Galizian, Madrilen eta Errioxan, hurrenez hurren). Duela urte bat Laudioko Gaztetxean antolatutako Jardunaldi Antikapitalista batzuetan emandako hitzaldian “terrorismoa goratzea” egotzi zieten, eta Entzutegi Nazionaletik pasa ostean karguekin aske utzi zituzten.

Gazte Asanbladako kideek adierazi dute atxiloketa hori ez dela “kasu isolatu baten moduan” ulertu behar. “Azken aldian ugariak dira adierazpen askatasunaren kontrako sarekadak, iragan apirileko 'operación araña' kasu, non Laudioko gazte bat atxilotua izan zen”, adierazi dute asanbladako kideek, eta azpimarratu dute gazte laudioar hori “berriki absolbitua” izan dela.

Era berean, aipatzekoa da Joneren kasua, zeini muntai polizial baten bidez kartzela zigorra ezarri dioten pankarta bat jartzea egotzita”, gaineratu dute Gazte Asanbladatik. Hori guztia dela eta, asanbladako kideek “elkartasuna” adierazi nahi izan diete “hiru atxilotuei, Joneri eta adierazpen askatasunaren aurkako sarekadetan atxilotua izan den orori”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide