Ellakuriko zirkuituak Laudioko krosaren XXX. edizioa hartuko du abenduaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko abe. 4a, 10:13

Abenduaren 14an, Ellakuriko zirkuituak Laudioko Ibarra Krosaren 30. edizioa hartuko du goiz osoan zehar. Federatuentzako probez gain, federatu gabeko korrikalarientzako lasterketa ere egongo da.

Abenduaren 14an, Ellakuriko zirkuituak Laudioko Ibarra Krosaren 30. edizioa hartuko du goiz osoan zehar. Federatuentzako probez gain, federatu gabeko korrikalarientzako lasterketa ere egongo da.

Beste urte batez, eta badira hogeita hamar dagoeneko, Ellakuriko zirkuitua krosaren topaleku bihurtuko da abenduan. Lasterketa hau 1985ean jokatu zen lehenengoz, eta nazioartean kategoria handieneko probetako bat izan zen 2010. urtera arte. Azken hamarkadetako puntako atletak lehiatu ziren Ellakurin sasoi horretan: Martin Fiz, Marta Domínguez, Juan Carlos de la Ossa, Chema Martínez, Ondoro Osoro, Tariku Bekele etiopiarra eta beste asko eta asko.

Urrezko urte horien ostean, Laudioko krosak zailtasun ekonomiko handiak bizi izan zituen, eta kolokan ere egon zen duela bizpahiru urte. Baina Laudioko Atletismo Klubak ahalegina egin zuen probari eusteko, eta modu apalagoan bada ere, segida eman dio krosari . Hala, aurtengoan XXX. edizioa egingo da eta bertan batuko dira Euskal Herriko zein inguruetako atleta ugari diziplina ikusgarri eta gogor honetan aritzeko.

Esan bezala, goiz osoan zehar arituko dira adin guztietako korrikalariak lehiatzen Ellakuriko zirkuituan, distantzia ezberdinetan. Ibilbidea atletismo-pistan hasi eta amaituko da, baina osterantzean  belar gainekoa izango da %90, oso gorabeheratsua eta, azken egunetako eguraldia ikusita behintzat, lokaztua.

Atleta popularrentzat ere aukera

Iaz bezala, antolatzaileek atletismoan federatu gabe dauden korrikalari popularrei diziplina honetan aritzeko aukera eman nahi izan diete; hala, eurentzako proba bat egingo da, lau kilometro eta erdikoa, eta kategoria hori izango da hain zuzen egunari hasiera emango diona, 9:50ean. Horren ostean, federatuen kategoria guztietako probak etorriko dira, harik eta 12:55ean emakumeen proba nagusia eta 13:30ean gizonezkoena egin arte.

Izen-ematea

Oraindik izena emateko epea zabalik dago, abenduaren 10era arte, crossdellodio2014@hotmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Dortsalak egunean bertan jasoko dira Ellakurin, Laudio Atletismo Klubaren egoitzan.

Informazio gehiago aurkitu dezakezue hemen klik eginez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide