Laudioar baten kaleratzea bertan behera geratu da momentuz

Erredakzioa 2014ko abe. 2a, 11:55

Laudioar baten etxebizitza enkantean atera behar zuten gaur Amurrioko Epaitegian baina bertan behera geratu da prozedura momentuz.

Epaitegiko iturriek azaldu dute etxebizitza babes ofizialekoa denez beste prozedura bat jarraitu behar duela eta ondorioz enkantea ez dute gauzatu.

Stop Kaleratzeak Arabaren balorazio positiboa

Etxebizitza galtzeko arriskuan dagoen herritarra Stop Kaleratzeak Araba plataformarekin dago harremanetan.

Plataforma pozik agertu da Amurrioko Epaitegiak hartutako neurriarekin. Horri esker Laboral Kutxarekin zorra negoziatu ahalko dutela uste baitute.

Kutxak “praktika onen kodea” abian jartzeko konpromisoa hartu du eta hori dela eta, Stop Kaleratzeak Arabak espero du zorra berregituratzeko aukera izatea.

Modu horretan Laudioko herritarrak zorra ordaintzeko gaitasuna izango duela uste dute plataformatik.

Konponbidearen bila

Laudioarrak hainbat aldiz jo du Gasteizko Laboral Kutxara bere arazoari konponbidea bilatzeko, baina Stop Kaleratzeak lagundu arte ez du konpromiso argirik lortu kutxaren aldetik.

Laboral Kutxak eskutitza bidali zion herritarrari otsailean horrek “praktika onen kodera” heltzeko, baina laudioarrak ez zuen mezua jaso eta kaleratze prozedura abian jarri zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide