Abenduak 3 egokitzat hartu du EAJk euskararekin duen konpromisoa berretsi eta zabaltzeko

Erredakzioa 2014ko abe. 2a, 17:46

Euskararen nazioarteko eguna dela eta EAJk euskararen aldeko mezua zabaldu nahi izan du. Jeltzaleek gizarteak egiten duen ahalegina goraipatu dute: “Milaka eta milaka dira, adibidez, helduan euskara ikasteko urratsa egiten dutenak. Nagusi dira, eta gero eta nagusiago, seme-alabentzat euskarazko irakaskuntza hautatzen duten gurasoak, askotan haiek euskara menderatzen ez dutelarik ere.”

Euskararen nazioarteko eguna dela eta EAJk euskararen aldeko mezua zabaldu nahi izan du. Jeltzaleek gizarteak egiten duen ahalegina goraipatu dute: “Milaka eta milaka dira, adibidez, helduan euskara ikasteko urratsa egiten dutenak. Nagusi dira, eta gero eta nagusiago, seme-alabentzat euskarazko irakaskuntza hautatzen duten gurasoak, askotan haiek euskara menderatzen ez dutelarik ere.”

Era berean euskal erakundeek egindako lana azpimarratu dute eta euskara erabiltzeko deia zabaldu dute.

Laudioko EAJk euskara egunerokotasunean erabiltzeko deia zabaldu du: “Gure alderdiaren izenean gizarte berdinkideago eta kohesionatuago baten aldeko politikagintzan ari garenok ezin baitugu inolaz ere euskararen aurrerabidean oztopo gertatu; ezin baitugu inolaz ere euskara sustatzearen aldeko politika baten predikatzaile huts izan, aldi berean euskal hiztun gisa ahal dugun guztietan jokatu ezean. Barkaezina litzateke aldarrikapen hutsaletan geratzea.”

Horretaz gain, alderdikerietatik at mantendu behar dela hizkuntza azaldu du EAJk: “ Denon artean, denok garelako ezinbestekoak euskara biziberritzeko ahaleginean. Ahalik eta adostasun zabalenean, horixe baita hizkuntza politika iraunkor edo sostenible baten giltza.”



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide