laudio.eus, udalaren web-gune berria eta hobetua

Erredakzioa 2014ko aza. 28a, 10:53

Laudioko udalak .eus domeinua erabiliko du. Domeinua interneten euskal komunitatea azalarazteko eta elkartzeko egitasmoa da.

Hori gutxi balitz web-gunearen itxura, edukiak eta erabilgarritasuna aldatuko du. Atari berria abenduaren 31n egongo da sarean.

Laudioko udalak .eus domeinua erabiliko du. Domeinua interneten euskal komunitatea azalarazteko eta elkartzeko egitasmoa da.

Hori gutxi balitz web-gunearen itxura, edukiak eta erabilgarritasuna aldatuko du. Atari berria abenduaren 31n egongo da sarean.

Gaur goizean azaldu du Koldo Zabala Bilduko zinegotziak errazagoa izango dela udalaren web-ataria erabiltzea eta hainbat informazio lortzea eskura jarriko dutela: azkenengo berriak -teknikariek txertatu ahalko dituztenak-, zinema, garraio publikoaren ordutegiak, Laudio 2025 plana, Zuin aldizkaria ere sarean irakurtzeko aukera...

Partaidetza

Herritarrekin harreman zuzena sustatzeko bi atal sortu dituzte. Alde batetik, iradokizunak bidaltzeko postontzi birtuala egongo da. Bere erabilera sinplea izango da eta herritarrek zerbait hobetu behar dela ustez gero, arazoaren argazkia eta testua helarazteko parada izango dute.

Gainera, kontsultak egiteko atala ere egin dute. Horrela, komunikazio arduradunak laudioarren kezkak bideratuko dizkiete udal teknikariei hauek erantzun ditzaten.

Horretaz gain, ordezkari politikoen informazioa argitaratuko dute: bere helbide elektronikoa besteak beste.

Tablet, sakelakoa, ordenagailua

Atari berria prestatuta egongo da teknologia ezberdinetan erabiltzeko, hau da, ordenagailuan, tabletean edo sakelakoan. QR kodeak ere sareratuko ditu.

Guztira, egin diren hobekuntzak 9.314 euro balioko dute eta web zerbitzuak kudeatzen dituen enpresak gauzatu ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide