2011n konprometitutako 3 milioi euro berreskuratzeko eskaera egin diote Biltzar Nagusiek Foru Aldundiari

Erredakzioa 2014ko aza. 26a, 14:01

Arabako Biltzar Nagusietan ordezkaritza duten talde guztiek PP ezik babestu dute Lamuza Parkearen inguruko mozioa. Ezker Batua, PSE-EE, EH Bildu eta EAJk Arabako Foru Aldundiari eskatu diote 2011n konprometitu zituen 3 milioi euroak -gero atzera bota zituenak- berreskuratzea.

Diruaren helburua Lamuza Parkean beharrezkoak diren lanak gauzatzea izan beharko litzateke. Lan horiek neurri batean Laudioko Udala eta herritarrek erabaki behar dituzten erabilera soziokulturalak asetzeko balio behar dute, mozioaren arabera.

Lau alderdiek bat egin dute SOS Laudioko Lamuza Parkearen jardunarekin. Aldi berean, Lamuza Parkean lanak burutzeko behar den finantzazioa bermatzeko beharra azaldu dute.

Negoziazioak

SOS Laudioko Lamuza Parkeko kideak egon dira gaur Arabako Biltzar Nagusietan. Atzo bilera egin zuten PSE-EE eta EH Bildurekin eta alderdiek akordioa lortzeko jarrera azaldu zuten. EAJrekin bilera egingo du plataformak ostiralean.

Gaur goizean alderdi guztiekin mintzatu dira SOS Laudioko Lamuza Parkeko kideak babes zabalena lortzearren, baita Javier de Andresekin ere, hala ere, PPk ez dio bere babesa eskaini mozioari. Popularrek uste baitute parkearen egoeraren ardura udalarena dela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide