Laudioko La Caixaren bulegoak, APILLekin elkarlanean, herriko langabetuei laguntzeko ekimena abiatuko du abenduan zehar. 40 euroko laguntza txartelak banatuko ditu herrian Laudion 10 urtez erroldatuta egonda urtebete baino gehiagoko langabezi egoera kreditatzen dutenen artean.
Interesadunek 18 urte baino gehiago izan behar dituzte eta ENAren fotokopia, erroldatze-agiria eta lanbidenet zerbitzuan eskuratutako langabezi-agiria aurkeztu beharko dituzte La Caixak Zumalakarregi etorbideko 43. zenbakian duen bulegoan abenduaren 1etik 30a bitartean.
Izan ere txartel bat pertsonako banatuko dute izakinak agortu bitartean. Txartelak urtarrilaren 15a bitartean erabili ahal izango dira APILL merkatari eta ostalarien elkarteko saltokietan.
Kreditu erakundearen gizarte-ekintzaren bidez bideratutako ekimen horrek 4.000 euroko aurrekontua izango du.