Manuel Alcántara Fundazioak “Artículo femenino singular: la mujer en la historia del columnismo español” jardunaldiak antolatu ditu. Mintegiak bihar, azaroaren 17an hasiko dira eta abenduaren 1ean eta 15ean jarraituko dute.
Jardunaldietan, 30 emakume inguru parte hartuko dute hizlari giza eta haien artean, Txani Rodríguez laudiotarra egongo da. Hiru egunetan zehar gai ezberdinak jorratuko dituzte –azaroaren 17an eta abenduaren 15ean Malagako Unibertsitatearen Errektoretza Eraikinean eta abenduaren 1ean Malagako Abokatu Eskolan-.
Abenduaren 1ean, arratsaldeko 17:00etatik 18:15ak arte, Txani Rodríguez arituko da beste hiru emakumeekin batera “Nuevos medios. Articulismo 2.0.” gaiari buruz hizketan.
Mintegietan parte hartzeko, aurretik apuntatu behar zen, baina jadanik leku guztiak badaude beteta.