Hasi dira Maestro Elorza eta tren geltoki inguruko lanak

Erredakzioa 2014ko aza. 14a, 10:39

Gaur goizean abiatu dituzte Maestro Elorza Kaleko saneamendua, tren geltokiko irisgarritasuna eta Latiorroko tunelaren zabalera -2 metrotik 7,5 metrotara- hobetuko dituzten lanak.

Momentuz hiru zuhaitz moztuko dituzte inguruak egokitzeko eta lehen faseari ekingo diote. Horretan saneamendu sareak hobetuko dituzte tren geltokiaren plazaren ingurutan. Horretan arituko dira abendua heldu arte. Kanalizazioak egin eta itxi beharko dituzte eta hurrengo fasetan Maestro Elorza eta Zubiko Kurajon gauza bera egingo dute.

Gaur goizean abiatu dituzte Maestro Elorza Kaleko saneamendua, tren geltokiko irisgarritasuna eta Latiorroko tunelaren zabalera -2 metrotik 7,5 metrotara- hobetuko dituzten lanak.

Momentuz hiru zuhaitz moztuko dituzte inguruak egokitzeko eta lehen faseari ekingo diote. Horretan saneamendu sareak hobetuko dituzte tren geltokiaren plazaren ingurutan. Horretan arituko dira abendua heldu arte. Kanalizazioak egin eta itxi beharko dituzte eta hurrengo fasetan Maestro Elorza eta Zubiko Kurajon gauza bera egingo dute.

Tunela urtarrilaren 8an itxiko dute

Latiorro auzoak 3.000 biztanle inguru ditu eta geltoki azpian igarotzen den tunela 2 metroko zabalera besterik ez du. 7,5 metroko zabalera handitzeko lanak urtarrilaren 8an hasiko dira eta litekeena da hiru hilabetez itxita egotea.

Egingo diren lehenengo lanak zerbitzuen kanalizazioan eragingo dute: gasa, telefonia, saneamendua...

Trenbideak moztuko dira

Tunelean egingo diren obren ekintzez ondorioz 4 eta 6 trenbideak moztuko dira otsailean. Hilabete horretan 1 eta 2 trenbideak erabiliko dira, baina martxoan kontrakoa gertatuko da; 1 eta 2 trenbideak ez dira erabiliko eta 4 eta 6 ordea bai.

Maestro Elorza kalean lanak

Maestro Elorza kalean urtarrilean abiatuko dituzte eta apirilean bukatzeko asmoa daukate. Hala ere, Koldo Zabala zinegotziak uste du luzatu daitekeela: “lan oso zailak baitira.”

Printzipioz trafikoan eragina izango dute lanek eta taxien aparkalekuak dauden errepidetik bideratuko da.

Atzerapenaren arrazoiak

Zentzu berean, Zabalak azaldu du zergatik atzeratu diren lanak. Eraikuntza esparruan indarrean dagoen hitzarmen kolektiboaren arabera, gabonetan etenaldia egongo litzateke. Latiorroko biztanleek data horietan eragozpen handirik sumatu ez dezaten -tunela itxita, finean- lanak atzeratu dituzte.

Eskerrak Arabako Foru Aldundiari

Bilerak egin dituzte Laudioko Udala, Vias y Construcciones enpresa, ADIF eta Arabako Foru Aldundiko teknikariak. Horietan adostu dute obren plana eta udalak bereziki eskertu du Aldundiaren jarrera.

Bilduk astelehenean egingo den Hirigintza Udal Batzordean azalduko ditu data eta lanen nondik norakoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide