Ustelkeriaren aurkako neurriak eskatuko ditu PSE-EEk

Erredakzioa 2014ko aza. 13a, 17:26

Laudion egingo den hurrengo Udal Osoko Bilkuran ustelkeriaren aurkako mozioa aurkeztuko du PSE-EE alderdiak. Talde sozialistaren ustez ustelkeria kasuak ugaritu dira eta herritarren konfiantza berreskuratzeko zenbait neurri hartzea beharrezkoa da.

Hasteko, sozialistek udalean kode etikoa garatzea eskatuko dute. Legealdia bukatu baino lehen egon beharko litzateke kodea eta egungo ordezkariek zein hurrengoek sinatu beharko lukete.

Horrez gain, PSE-EEk eskatuko du sei hilero argitaratzea zenbat diru kobratzen duten zinegotzi zein izendapen askeko ordezkariek, dietak barne.

Bukatzeko, sozialistek proposatuko dute Udalak Arabako Foru Aldundiko Ogasun Sailari eskatzea urtero ikertzea ordezkari publiko garrantzitsu guztien errenta aitorpenak; Foru Aldundian, Biltzar Nagusietan edo Legebiltzarrean aritzen direnen kasuetan ez ezik, alkate, zinegotzi eta batzar administratiboen kasuetan ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide