Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak parte hartuko du bihar Laudioko Kultur Etxean egingo diren Arabako nekazal emakumeen Sarearen 16. topaketetan.
Laudioko Alkatea Natxo Urkixo, Marta Alaña Arabako Foru Aldundiko sailburua eta Maria Jesus Aretxederra ere izango dira ekitaldian. 10:15ean abiatuko dira topaketak.
Aurkezpenaren ostean Anna Freixasek, psikologian doktorea eta idazlea dena
hitzaldia eskainiko du; emakumeen zahartzaro prozesua landuko du. Solasaldiaren leloa "Emakumeen jakintzak: indarguneak eta ahulguneak" izango da.
12:00etan atsedenaldiaren ordua helduko zaie parte-hartzaileei eta 12:45ean eztabaida taldeak osatuko dituzte Anna Freixasek aipatutako lantzeko. 14:15ean taldeak elkartuko dira haien iritziak partekatzeko.
Solastiar, Jakaranda eta Avillo elkarteek parte hartzen dute sarean.