Soldadurarik gabeko hodiak ekoizten dituen Tubacex multinazionalak Laudion duen lantegiak 25,2 milioi euroko irabaziak izan ditu 2014. urtea hasi zenetik, enpresak berak jakinarazi duenez. Datua are deigarriagoa da iaz baino %96 handiagoa dela kontuan hartzen badugu, bikoitza ia.
Bestelako aldagarriak kontuan hartzen baldin baditugu enpresaren egoera nabariki ona dela konturatuko gara, azkeneko hiruhilabetean lantegiak diarduen sektoreak beherakada bat jasan duen arren. Azken urte honetan 400 milioi euroko salmentak izan dira, esate baterako. Gainera, Tubacexen zorrak 45 milioi euroko beherakada bat izan du debora tarte berean.
Tubacexen kontseilari delegatuak, Jesús Esmorísek, jakinarazi duenez enpresaren kudeaketa planarenganako erabateko konfiantza dauka, nazioarteko egoera ekonomikoa oso positiboa ez bada ere eta petroleoaren azken prezio beherakadak negatiboki eragin diezaieken arren.