Ekintzaz josita dator Laudioko Gazte Eguna

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko aza. 11a, 09:11

Azaroaren 22an Laudioko Gazte Asanbladak Gazte Eguna ospatuko du “Ez utzi hiltzen” lelopean. Gazte Asanbladaren hitzetan aurtengo Laudioko Gazte Eguna helburu nagusi batekin jaio da: herriko gazteak inposatutako eredu sozialaren aurrean alternatibak eraiki eta herriko aisialdiaren subjektu aktibo bilakatzea.

Horretarako herriko eragile desberdinen laguntza jaso dute, hala nola Gardeako Orbeko etxearena.

Azaroaren 22an Laudioko Gazte Asanbladak Gazte Eguna ospatuko du “Ez utzi hiltzen” lelopean.  Gazte Asanbladaren hitzetan aurtengo Laudioko Gazte Eguna helburu nagusi batekin jaio da: herriko gazteak  inposatutako eredu sozialaren aurrean alternatibak eraiki eta herriko aisialdiaren subjektu aktibo bilakatzea. Horretarako herriko eragile desberdinen laguntza jaso dute, hala nola Gardeako Orbeko etxearena.

Goizeko 11:00etan,  harrera ekitaldiaren ostean, egunari hasiera emango diote  herriko plazan antolatuko diren ekintzekin: umeentzako jolasak, herri azoka alternatiboa, graffiti erakusketa, buztingintza tailerra… 13:30tan Kun-Kun batukadak Laudioko kaleak girotuko ditu eta 14:30tan herri bazkaria egingo da elizako arkupetan, bazkariko tiketak Keska eta Ilargi tabernetan jarriko dituzte salgai bost eurotan eta aurrez erositakoentztat kamiseta bate gongo da opari.

Bazkalostean “Perdido entre ilusiones” eta “Alferrikako bizien jabe”  kantautoreekin ekingo diote arratsaldeko ekintzei. Kale kontzertuen ostean gazte jolasak burutuko dira herriko plazan. 19:30tan LBF taldeak musikatutako manifestazio bati ekingo diote Lamuza plazatik. Lamuza Parkean egingo den ekitaldiarekin bukatzerakoan pikoteo-poteoa eskainiko dute Gaztetxean kontzertuak hasi bitartean. Gaztetxeko kontzertuekin emango diote amaiera Gazte Egunari, 22:00etatik hasita “Esne Potak”, “Enkore” eta “3gabe2” erromeria izango dira oholtza gainean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide