2015eko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako lan poltsa irekiko du Laudioko Udalak. Hautatuak administrazioaren ordezkariak izango dira hauteskundeetan eta hautes-mahaietan.
Lan eskaintza Laudion erroldatutako pertsonentzat zuzendua dago. Hartarako, batxilergoa, lanbide-heziketa 2 edota baliokidea eskatuko dira. Hizkuntzari dagokionez, euskararen hirugarren perfila edota baliokidea.
Adierazi dutenez, administrazioaren ordezkaria izateak ez du Udalarekin lan loturarik ezartzen. Hala, prestazioak legeak ezarritakoak izango dira. Lana mahaien irekiera akta, gertatutakoak, botoen zenbaketa eta partaidetza datuak jasotzera bideratuta egongo da. Pertsona bana mahai bakoitzeko.
Lan poltsan parte hartu ahal izateko Laudioko Udaleko idazkaritzan eskaera aurkeztu beharko da, azaroaren 17tiko 28rako epean. Hautaketa zozketa bidez egingo da, abenduaren 10ean.
Modu horretan hainbat herritarrei diru sarreraren bat eskuratzeko aukera eman nahi diete.