Kepa Sojo zinema zuzendari laudioarraren “Loco con Ballesta” laburmetraia datorren 2015eko otsailaren 8an banatuko diren Goya sarietarako aurresariketetarako nominatua izan da, fikzio kategorian. Goya sarien zuzendaritza batzordeak 35 bat laburmetraia hautatu ditu, hamarna animazio eta dokumental mailetan eta beste 15 fikzio mailan, horien artean Sojoren lana datzalarik. Akademiako kideek 35 hauen artean hautaketa bat egin beharko dute hurrengo hilabeteetan Goya saria jasotzeko hautazkoak zeintzuk izango diren erabakitze aldera.
Besteak beste, “Loco con Ballesta” Donostian iragan urrian izandako XXIV. Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren astean ere aurkeztua izan zen. Filmak Arabako Mendialdean galdutako psikopata baten inguruan gertatutakoak kontatzen ditu.