Auzo batzarrak abenduan egingo dira

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2014ko aza. 9a, 17:16

Udalak antolatzen dituen auzobatzarren edizio berri bat egingo da, udalerrian bizi diren auzo ezberdinetako auzotarren parte hartzea bermatzeko asmoarekin. Aurreko asanbladekin gertatu zen bezala, Udalak herriko auzokide eta herritarrak animatu nahi ditu batzar horietan parte hartzen.

Udalak antolatzen dituen auzo asanbalden edizio berri bat ospatu egingo da, udalerrian bizi diren auzo ezberdinetako auzotarren parte hartzea bermatzeko asmoarekin. Aurreko asanbladekin gertatu zen bezala, Udalak herriko auzokide eta herritarrak animatu nahi ditu batzar hauetan parte hartzen. Era berean, asanblada hauetan, bertaratzen diren herritarrek, euren kexak, zalantzak, ekimenak, iradokizunak edo proposamenak aurkez dezaten espero da; horien bitartez, auzo bakoitzean zein udalerri osoan, azpiegiturak, ingurumena, zirkulazioa, segurtasuna, ekipamenduak eta zerbitzuak hobetzeko urratsak eman daitezen.

Bertan bildutako guztia, Laudio hobeago bat eraikitzen laguntzeko balio izatea espero du Udalak, herritarren partehartzearen laguntzaren bitartez.

Haurtzaindegi zerbitzua auzo batzarretan

Abendu osoan zehar, eta asambladetan parte hartu nahi dutenen herritarrei laguntza eskaintzeko, Udalak doako Haurtzaindegi zerbitzua eskaini egino du. Horretarako, interesdunek telefono zenbaki honetan egin beharko dute erreserba: 944034850. Erreserba hori zenbaki horretara gehienez parte hartuko den batzarra baino hiru egun lehenago egin beharko da.

 

Auzo eta Asanbladen egitaraua

 

 

Arrañoko auzo asanblada

Abenduak 2, asteartea, 19:00etan,
plazako balio anitzeko aretoan

 

Gardeako auzo asanblada

Abenduak 3 asteazkena 19:00etan
Gizarte Etxean

 

Nekazal eremuko auzo asanblada

Abenduak 4, osteguna 19:00etan
Plazako balio anitzeko aretoan

 

Ugarteko auzo asanblada

Abenduak 15 astelehena 19:00etan
Ugarteko elizan

 

Latiorroko auzo asanblada

Abenduak16, asteartea, 19:00etan
Latiorroko ikastetxean

 

Larrazabalgo auzo asanblada


Abenduak 17, asteazkena 19:00etan
Toki On/Gurdi jatetxean

 

Herriguneko auzo asanblada

Abenduak18 osteguna 19:00etan
Kultura Etxeko Arraño gelan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide