Hastear dago Enpresa Hazitegian izena emateko epea

Erredakzioa 2014ko aza. 4a, 14:04

Laudioko Udalak onartu ditu Arza eraikineko enpresa hazitegiko erabilera eta adjudikaziorako oinarriak. Foru Aldundiaren boletinean argitaratzen direnean (azaroaren 12-14ra aldera) irekiko da hazitegian izena emateko epea.

Laudioko Udalak onartu ditu Arza eraikineko enpresa hazitegiko erabilera eta adjudikaziorako oinarriak. Foru Aldundiaren boletinean argitaratzen direnean (azaroaren 12-14ra aldera) irekiko da hazitegian izena emateko epea.

Honako baldintza hauek bete behar dituzte izena eman nahi duten enpresek: lokal propiorik ez izatea, 2 urte baino gutxiago izatea, ekonomikoki bideragarriak izatea, helbide fiskala Laudion izatea eta egiten duten jarduera zilegizkoa izatea. Hortaz gain, espazioak adjudikatzeko orduan hainbat irizpide erabiliko dira: enpresak sortutako lanpostu kopurua, bideragarritasun ekonomikoa eta enpresaren gaztetasuna. Hala ere, Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziak azaldu du "itxaron-zerrenda" bat egongo dela, kanpoan geratzen diren enpresekin. 

15 metro karratu bakoitzeko

9 enpresentzako espazioa dago hazitegian. 9 bulego, bakoitza 15 metro ingurukoa eta oinarrizko altzariekin hornituak guztiak. Hortaz gain, bilerak eta hitzaldiak egiteko gela komun bat, telefonoa eta argia ditu hazitegiak. Lehen urtean 12 euro ordaindu beharko dituzte enpresek metro karratu bakoitzeko, eta 15 bigarren urtean. Bi urterako adjudikazioa izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide