MadeInLaudio ekimenak bertan parte hartu nahi duen orori ateak zabaltzen dizkio

Txabi Alvarado Bañares 2010ko urr. 12a, 01:07

Aurtengo Laudioko Jaietan bere lehen edizioa izan duen Made In Laudioko kideek ekimen honen etorkizunaz hitz egiteko bilera bat egingo dute bihar, urriaren 13an. Batzarra arratsaldeko zazpi terdietan izango da Laudioko Kultur Etxeko 17. gelan.                                

Aurtengo Laudioko Jaietan bere lehen edizioa izan duen Made In Laudioko kideek ekimen honen etorkizunaz hitz egiteko bilera bat egingo dute bihar, urriaren 13an. Batzarra arratsaldeko zazpi terdietan izango da Laudioko Kultur Etxeko 17. gelan.                                

Deialdia zabaltzeko erabili duten mezuan, antolatzaileek proiektu honetan parte hartu nahi duten oro animatu dute bilerara bertaratzera. Era berean, lehenbiziko edizioan parte hartu zuten guztiak ere joan daitezela eskatu dute. Besteak beste, hauek dira bihar eztabaidatzeko proposatu dituzten puntuak:                                                                                                                                                              

1.Made in Laudiok jarraitu behar du?                                                                                                                                                                      2.Noiz izango da hurrengoa?
3. Jaietako zein egunetan?
4. Laudioarrek bakarrik parte hartu dezakete?
5. Umoreak ardatz nagusia izaten jarraitzen du?
6. Konkurtso ala erakusketa formatuan?
7. Made in Laudio adin guztietarako ikuskizuna da?
8. Herriko Plaza leku egokia da?
9. Zein izan behar da bideo eta eszenatokiko aktuazioen iraupen maximoa?
10. Zein izan behar da ikuskizunaren iraupen maximoa?
11. Bideoak, gidoiak eta musika emateko epea?
12. Ikuskizunaren iraupen maximoa gaindituko balitz, aukeraketa nola egingo genuke?
13. Zer egingo genuke ez aukeratutakoekin?
14. Bideo ala aktuazioren bat zentsura daiteke?
15. Nor da bideo ala aktuazioen arduraduna?
16. Pieza bakoitzaren kredituak?
17. Eszenatokian aurkezpen bat egon behar da?
18. Copyright adaukaten irudiak erabil daitezke?
19. Euskararen erabilpena indartu egingo da?
20. Prentsarekiko harremanak?
21. Enpresa ala kultur taldeko gestioa?

Horretaz gain, norbaitek buruan beste eztabaidagairen bat izatekotan, www.madeinlaudio.com web orrialdean proposa dezake.                          

MadeInLaudio herriko hainbat eragilek bultzatutako proiektua da. Herriko Jaietan Laudioko kolektibo zein banakoen ikus-entzunezko lanak taularatu zituena, publiko aldetik oso arrakastatsua suertatu zen ikuskizun batean. Dena den, Udalak, jaien balorazioa egiteko emandako prentsaurrekoan ikuskizunaren zati batzuk herriko kolektibo batzuekiko iraingarriak zirela azpimarratu zuen, polemika airean utziz.

 MadeInLaudioko kideekin harremanetan jartzeko:  madeinlaudio@gmail.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide