Berriro ere, beste kontzertu interesgarria planteatu zitzaiguna Drumgorri Aretoan, oraingo honetan ere Metalak protagonismoa arakatzen zuelarik. Kontzertu pare honi Etorkizun Beltza taldeak eman zion hasiera. Gernikatik etorritakoa, 4 urte baino ez daramatzate errepidean, eta Bilbo inguruetatik maiz ikusi ahal izan ditugu Gastetxe eta bestelako lokal inguruetan.
Sortu bezain laster, beraien influentziak argiak utzi zituzten, Judas Priest, Iron Maiden, edota Megadeth moduko influentzia Heavy edo Trash modukoekin. Horiekin guztiekin, ingelesez abesten hasi ziren, baina laster beraien abesti propioak idatzi eta euskaraz abestera iragan ziren, besteak beste, politika, gizartea, maitasuna, eta bestelako gaiak jorratuz. Kontzertuari dagokionez, gitar urdin ikusgarrien sinkronizazioa nabar dezakegu, bata nahiz beste solo azkar nahiz melodikoak jorratzen zituztelarik, bitartean Adrian abeslariak ahots guztiz irakatsia azalerazten zuelarik, bibratoz beteak, tonu altuekin, eta bestelako efektu eta eko originalekin. Sorte onekoak gara beraien maketa auto-ekoiztua grabatu eta beraien myspace-an aurki dezakegularik, abesti mordo eta doako deskargekin eta guzti.
Ostean, eta Etorkizun Beltzak 9 minutuko "bis" bat jo ostean, Elbereth taldea igo zen eszenatokira. Legazpitik etorritako talde Gipuzkoar hau, jadanik Laudio Metalen izandakoa, geure musika proposamenetan izan dugu ere protagonista. Orain arteko 10 urteko esperientziak eta eskainitako 2 albumen ostean, hirugarreneko bat ateratzearren daude, Maiatzean zehar argia ikusiko duena, eta Larunbateko kontzertu honetan presentatu izan zutena. Dudarik gabe, zuzenekoan lehengoz antzematen dugun gauza, gitar kantitatea da, taldea hiru gitarjolez (abeslaria barne) osatua baitago, baxuarekin eta bateri jotzailearekin batera. Honek dudarik gabe soinu oso indartu bat eskaintzen digu, maiz gitar duo batez osatutako melodiaz eta beste baten erritmo geldi ezinekin gozatzeko aukera ematen diguna. Gainera, kontraste akustiko eta distortsionatuak ugariak dira, eta Iker Mansoren ahotsak ere tonu eta erregistro aldaketa mordoak azalerazten dizkigu, ahots garbi, erdi apurtu, nahiz zikinago batekin. Trash, Heavy, nahiz Metal moderno eta melodikoago bat aurki dezakegu beraien karrera osoan zehar, beraien myspace-an entzun dezakegun bezala.
Potentzia mordoa, eta ambiente beroa, Elbereth taldeak ere utzitakoa, "track-list"a amaitu eta eskatutako bis parea ere ematearren abestiren bat errepikatu behar izan zutelarik. Hala ere, eta nahiz eta gau lasai eta eroso bat gelditu arren, oso gutxi izan ginen bertan. Beharbada Bartzelona - Madril futbol partiduak bat baino gehiagori ateratzearen animoak areagotu zizkion.