Antena berriaren kokalekuan egin beharreko lanak bukatuta daudela adierazi du Udalak. Lanez Abertis enpresa arduratu da. Industria sailaren baimena jaso ostean, hurrengo pausoa antena berriari energia ematea izango da.
Horretarako, Iberdrolak eman beharko du oniritzia. Abertis enpresak esandakoaren arabera, hilaren 11n egingo da. Egun horretatik aurrera, antena erabiltzen duten enpresek lekualdaketa egin beharko dute.
Aipatu dutenez, aste gutxitan bermatuko da prozesu hori. Behin bukatuta, antena zaharra kentzeko lanak hasiko dira. Horretarako enpresa arduraduna izendatuta dagoela adierazi dute udaletik.
Prozesua duela urte bat pasata hasi zen, Laudioko Udalak eta Abertis enpresak sinatutako hitzarmenaren bidez. Bertan, 25 urteko iraupena aitortzen zitzaion, eta, besteak beste, Udalari leku publikoa erabiltzeagatik ordaindu beharreko 3000 euroko kantitate gehigarria nola operadore bakoitzeko 3500 eurokoa zehazten ziren. Gainera, kokaleku berria etxebizitzetatik urrun egon beharra, antenaren gehienezko 12,5 metroko altuera eta ingurumenarekin errespetuz jokatzeko eskatzen zen.