Urriko hilabetearen bukaerarekin batera, Santu Guztien Eguna dator. Egun, data hori tradizioak ezarritako hilerrietarako bisitarekin lotuta dago, baita ere, atzerritik etorri dire usadio batzuekin ere lotzen da, hala nola, mozorro beldurgarriz mozorrotzea, edo bazterrak kalabazaz apaintzea.
Baina nola ospatu egiten zuten gure arbasoek data horiek?
Horren berri izateko, aiaraldea.com Felix Mugurutza ikerlariarekin aritu da. Mugurutzaren arabera, azkenengo mendeetan aldaketa nabari egon dira ohituretan, gizartea, eta pentsaera aldatu egin diren bezala.
Berehala hiltzea edo heriotza luzea?
Esate baterako, Erdi Aroan, heriotza bera, bizitzeko modua, erabat ezberdina zen. Garai haietan inork ez zuen bat-bateko heriotzarik nahi izaten, guztiek heriotza luzea nahi izaten zuten, besteak beste, ingurukoak agurtu ahal izateko.
Egun berehala hiltzea nahiago du jendeak, ohartu gabe, eta Erdi Aroan heriotza esperientzia erabakigarritzat jotzen zuten. Ondorioz modu sakonean bizi nahi zuten.
Hildako eta defuntuak, gauza ezberdinak
XVIII. mendea heldu arte, “hildako” eta “defuntu” kontzeptuak erabat ezberdinduta zeuden ideiak ziren. Garai haietako euskaldun kristauentzat, hildakoen arimak behin betiko joanak ziren, defuntuenak berriz, oraindik hilkorren munduan jarraitu egiten zuten. Honenbestez, Santu Guztien egunean, bazen defuntu horiekin nolabaiteko harremana bilatzeko eguna.
Defuntuekin harremana mantentzeko erritoak
Defuntu horien arimekiko ustezko harremana bilatzeko, hainbat errito egiten ziren. Adibidez, hilobietara hildakoentzako janaria eramatearen ohitura, gaur egun Latinoamerikako hainbat lurraldeetan oraindik ere bizirik mantendu egiten dena.
Beste erritoetako batek alkatea zuen protagonista. Laudion adibidez, urtero San Migel egunean aukeratzen zen alkatea. Azaroaren 1ean Elizako hilobietara joan egin behar zuen hildakoen aurrean bere kargua zin egitera.
Ohituren desagerpena
XVIII. Mendean, hilobietan janaria eskaintzearen ohitura desagertu egin zen, baina ez arimekin harremana bilatzearen ohitura.
Sua eta debekua
Zentzu horretan, sua izan zen errito horietako elementu nagusia. Garai haietan, Santu Guztien inguruko egun horietan, etxeetan kandelak eta argizaiolak pizteko ohitura zegoen, arimak erakartzeko, modu horretan, hildakoekiko harremana bermatu egiten zen.
Elizetan ere, kandelak ipintzen ziren. Oraindik hilobiak eliza barruan zeudenean, bi kandela, zapi bat, eta belauniko otoitz egiteko aulki berezia ipini egiten zuen familia bakoitzak bere senideen hilobien gainean.
Beti emakumezkoa izaten zen errito horietaz arduratzen zena, eta egun guztia hildakoarekin ematen zuen, hildakoa zainduz.
Suaren erabilera XX. Mendeko 60. hamarkada heldu arte izan da indarrean, harik eta Vatikanoak kentzea erabaki zuen.
Dena den, gure kulturan ez ezik, kultura askotan mantendu izan dela ikus daiteke, eguneko data hauetan geroz eta gehiago ikusten diren Kalabazekin gertatzen den bezala.
Halloween