Elkarretaratzea egingo dute eguerdian Carrefour-ek igandetan ireki ez dezan

Erredakzioa 2014ko urr. 30a, 08:44

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea eta sinadura bilketa deitu dute gaurko Laudioko Carrefour Express aurrean. Guztiek salatu dute supermerkatuak igandetan irekitzen duela. Protesta 12:00etan hasiko da eta AEKO Aiaraldeko komertzioen elkarteek -APILL, APYMCA eta AEME- ekimenarekin bat egin dute, jai egunetan irekitzearen kontra alegia.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea eta sinadura bilketa deitu dute gaurko Laudioko Carrefour Express aurrean. Guztiek salatu dute supermerkatuak igandetan irekitzen duela. Protesta 12:00etan hasiko da eta AEKO Aiaraldeko komertzioen elkarteek -APILL, APYMCA eta AEME- ekimenarekin bat egin dute, jai egunetan irekitzearen kontra alegia.

Mobilizazioa deitu dutenek azaldu dute komertzio, sindikatu eta eragile sozialen artean EAEn igande eta jai egunetan ez irekitzeko adostasuna dagoela. Supermerkatuak hartutako erabakiak langileen bizi pertsonaleko kontziliazio eskubidea ez du errespetatzen, sindikatuen aburuz: “Are gehiago sektore honetan prekarizazioa izaugarria delako, sektore honetako langile gehienak emakumeak direla ahaztu gabe.·

Mobilizazioaren antolatzaileek gehitu dute erosleen elkarteek, sindikatu zein enpresa erakundeek aitortzen dutela ez dagoela behar ez ohiturarik igandetan irekitzeko eta ondorioz haien ustez “aitzakia bakarra erosleen artean behar hori eragitearena da eta bide batez langileen erabilgarritasun osoa izatea. Herriko beste komertzioekiko jarrera desleiala dela ere uste dugu.”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide