Mikologia eta Halloween: asteburua disfrutatzeko bi aukera

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2014ko urr. 30a, 10:31

Asteburua gozatzeko aukera ezberdinak eskainiko dituzte asteburu honetan Laudion; alde batetik, Laudioko Mikologikoaren V. Pintxo eta Kazolatxo Ibilbidea eta bestalde, “Laudio Halloween” ibilbidea taberna ezberdinetan zehar.

Lehenengo aukera: mikologia

APILL-ek Laudioko Udalaren laguntzarekin Pintxo eta Kazolatxo Mikologikoen Ibilbidearen V. edizioa antolatuko du asteburuan, 18 pintxo eta 16 kazolatxo eskainiz.

Asteburua gozatzeko aukera ezberdinak eskaintzen dute asteburu honetan Laudion. Alde batetik, Laudioko Mikologikoaren V. Pintxo eta Kazolatxo Ibilbidea eta bestalde, “Laudio Halloween” ibilbidea taberna ezberdinetan zehar.

Lehenengo aukera

APILL-ek Laudioko Udalaren laguntzarekin Pintxo eta Kazolatxo Mikologikoen Ibilbidearen V. edizioa antolatuko du asteburu honetan, 18 pintxo eta 16 kazolatxo eskainiz.

Bezeroek, 22 establezimendu parte-hartzaileetan lortuko dituzte pintxo eta kazolatxo gogokoenak bozkatzeko kupoiak eta parte-hartzeko kupoia zazpi establezimendu ezberdinetan zigilatuta egon beharko da (zigilu bat kanpoaldeko lokal batena, hiru kazolatxoenak eta hiru pintxoenak).

Bildutako bozketa kupoi guztien artean zozketa egingo dute eta irabazlea Saloura zazpi gauetako bidaia, Araba Bidaiak emandakoa eta Laudioko jatetxeetan 6 menu mikologiko, 60€-tan baloratutakoak irabaziko du.

Bestalde, azaroaren 7an, ostirala, eguerdiko 12:00etan Zubiko Etxean pintxo eta kazolatxo bozkatuenei saria emango zaie, baita zozketako bazkideei ere.

Bigarren aukera

“Laudio Halloween” ibilbideari ekingo diote bigarren aldiz asteburu honetan (urriaren 31, ostirala eta azaroaren 1a, larunbata) Laudioko 16 lokal ezberdinek, prezio bereziekin zerbeza eta konbinatuetan. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta taberna bakoitzaren ixteko orduan amaituko da.

Ibilbide Orria egoki zigilatzen duten parte-hartzaileen artean Port Aventurara bidai bat zozketatuko dute, Araba Bidaiak emandakoak. Eta era berea, bidai taloi bat zozketatuko dute Araba Bidaia egoitzan trukatzeko, mozorrotuta egongo direnen artean. Horretarako, bezeroek Ibilbide Orria lokal parte-hartzaileetan hartu eta eman beharko dituzte.

Lokal parte-hartzaileak 4 zonalde desberdinetan banatu dira: Lehenengoan, Araba, Ilargi, Blanco, La Viña; bigarrenean, Kaia, Indriska, Haitzulo, Bonaire; hirugarrenean, Iluntze, Kalaka, Txantxiku, Antzoki eta laugarrenean, Dorrea (Ugarte), La Meca, Keska eta Sorgin. Hala ere, informazio gehiago nahi izanez gero www.laudiocomercial.com-en edo Facebook-ean bilatu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide