Ziklokros txapelketan parte hartzen duten emakumezko txirrindularien izenean aldarrikapena zabaldu dute sare sozialen bitartez. Emakume txirrindulariek berdintasuna nahi dute eta berdintasuna sarietan islatzea eskatzen dute, gizonezkoek Txirrindularitza Federazioaren aldetik jasotzen dituzten sariak hobeagoak baitira.
Gizon edo emakume izan bidaia, bizikleta, material, tresna… gastuak berdinak direla adierazi dute salaketa sustatu dutenek. Diskriminazio hori salatzeko bi minutuko protesta egingo dute Laudioko eta Muskizeko lasterketetan azaroaren 1ean, 12:00etan, irteera puntuan.
Egoera aldatzeko jendeari parte hartzeko gonbidapena luzatu diote protestaren antolatzaileek. Asteartean Laudioko VI. ziklokros lasterketaren aurkezpenean Arabako Txirrindularitza Federazioaren lehendakaria den Floren Martiarenak adierazpenak egin zituen horren harira. Bere iritziz emakumeak lehentasunez aritzen dira txapelketetan. Zirkuitu askotan emakumeen kopurua askoz urriago dela eta sariak lortzeko aukerak mutilena baina handiagoak direla erantsi zuen.